
Aparkaleku publikoak sortuko ditugu Bizkai kalean eta herriko beste guneetarako alternatibak aztertuko ditugu. Bestetik, udaletxea eta Iturrondo plaza artean dagoen aparkalekua txandakakoa bihurtuko dugu.
- Bizkai kalean aparkaleku bertikala egiteko baimena ukatu egin du Aldundiak.
- Udaletxea eta Iturrondo plaza arteko aparkalekua txandakakoa bihurtu da.
- 40 urterako kontzesioan emateko eraiki ziren eta urtetan erabili gabe egon diren lurrazpiko aparkalekuak alokairuan jartzeko egokitu eta banatu dira. Horrela, 273 auto kenduko dira Galdakaoko kaleetatik.
- Zabalea kalearen zati bat norabide bakarreko bihurtu da, beste erraila aparkatzeko leku bihurtzeko. 35 aparkaleku berri sortu dira horrela.
- Urki kalean 10 aparkaleku berri sortu dira, kalearen antolaketan aldaketa txiki batzuk eginda eta erabilgarri ez zeuden bidegorri zatiak baliatuta.
Gauzak horrela, 318 aparkatzeko leku berri jarri dira herritarren eskura, herrian bertan zeuden azpiegituren kudeaketa egokia eginda.
Gaiarekin lotuta, dei bat egin nahi die Udalak garajea duten herritarrei: gorde autoa garajean, ibilbide txikiak egin oinez, eta autoa erabili behar denetan gorde ondoren berriro garajean autoa. Hala egiten badugu, uste baino aparkaleku gehiago daudela konturatuko gara.