
Ideien lehiaketaren bidez erdialdean gune berde bat sortzeko proiektua egingo da, Lapurdi inguruan.
Lapurdiko urbanizazio lanak amaitzean helduko zaio berriro gaiari. Lapurdiko asfaltatzea Altzadi plazaraino izango denez, ondoren jarriko da martxan ideia lehiaketarako prozesua Lehendakari Agirre, Euskadi kalea eta parkingaren ingurua atseginagoa bihurtzeko. Ideia lehiaketa horretan jaso beharko da bai arnasgune bat sortzea, eta bai haurreskola berria eraikitzea.