
Kaleak egokituko ditugu guztientzat irisgarriak izan daitezen: behar den tokietan espaloiak sortu edo beheratuko ditugu eta oinezkoentzako pasabideetan ikuspena hobetuko dugu.
Egokitzapenak etengabe egiten ari gara. Urtero dozena bat ekintza burutzen ditugu eta kanpo brigaden inguruan egin den kontratazio berriarekin irisgarritasuna hobetzeko lan gehiago egin dira, besteak beste, Zuberoa kalean, Tximiolarrerako igoeran eta Errekaldeko tunelean. 2022an Bizkai kalea asfaltatu dugu eta Ganekogorta berriz urbanizatu, eta Lapurdi kalea berriz urbanizatzeko lanak ere martxa onean doaz.
Sollube kalea, Muguruko paraleloa eta Bilbo kalea izango dira hurrengo jomuga.