
Bi kirolgune berezi sortuko ditugu: hiriko kirol gisa ezagutzen direnak praktikatzeko gunea izango da bat, besteak beste pumptracka, parkourra eta ping-ponga izango dituena. Egungo skateparkaren inguruan egongo da. Eta Urretan, aire librean kirola egiteko parkea antolatuko da, kalistenia, ping-ponga, petanka edo xakea praktikatzeko azpiegiturak jarriz.
- Zuhatzuko kirol eremurako egikaritze proiektua kontratatu da. Hala ere, ikusi da litekeena dela lurra kutsatuta egotea, eta beraz, lurraren azterketa egin behar da eta deskontaminazio lanak gauzatu skate parkaren zonaldean.
- Ping-pong mahaiak jarri dira udalerriko 12 gunetan.
- Kalistenia parkea eraiki da Plazakoetxen.