
Bizkaibusen geltokietan markesinak jarriko dira.
Sei markesina jarri dira:
- Bi markesina Bengoetxen, bat noranzko bakoitzean.
- Sixta Barrenetxean, institutuaren aurrean.
- Uraskan.
- Elexalden.
- Juan Bautista Uriarte 47 zenbakian, Aldundiarekin lankidetzan. Markesina Bizkaiko Foru Aldundiak ordaindu du eta Galdakaoko Udalak egin ditu jartzeko beharrezko lanak.
Artolako bizilagunen eskariari irtenbidea emateko lanean ere ari gara. Une honetan Aldundiaren baimenaren zain gaude. Plazakoetxeko geralekuari dagokionez, lurpeko pasabidea ixteko proiektua egin da, eta, ondoren, markesina bat jarriko da puntu horretan, Aldundiarekin lankidetzan.
Bestalde, Juan Bautista Uriarteren trafikoa arintzeko asmoz, Plazakoetxerako norabideko kaleak dituen hiru autobus geltokietako bat kendu da. 37. eta 7. zenbakietako geltokiak batu dira 27. zenbakian. Horrela, Juan Bautista Uriartek bi geltoki ditu norabide bakoitzean.